[Logotipoa]Gizarte Laneko Elkargo Ofiziala
ELKARGOKIDEENTZAKO
MUGATUTAKO SARRERA
 
Cambiar a Castellano
Helbidea: Javier Barkaiztegi, 21 entslo. C 20010 Donostia Tel. 943 47 32 87 Fax. 943 47 30 70 E-mail: colegio@trabajosocialgipuzkoa.org
LanbideaElkargoa [Eragina]ArgitalpenakLanaPrestakuntzaLoturakAzken Berriak
 
Aurkezpena
Zerbitzuak
Estatutuak
Elkargoan sartzeko Baldintzak
Gobernu Batzordea
Batzordeak [Eragina]
Erlazio Instituzionalak

Euskera
Euskara Batzordea arduratuko da Elkargoan Euskararen erabilera arautzeaz eta sustatzeaz. Halaber, Idazkaritza Exekutiboari euskarri tekniko bat eskainiko dio elkargokideei zerbitzu elebidun bat eman ahal izateko.

Helburu horiek "Bai Euskara"rekin 2000. urtean sinatutako hitzarmena dute oinarrian, Euskararen hizkuntz garapenerako hitzarmena hain zuzen ere. Hitzarmen horren ondoren Konpromiso bat sinatu da Donostiako Euskararen Udal Patronatuarekin.

Hiztegia (Elhuyar Edizioa).

Prestakuntza Iraunkorra
Prestakuntza Iraunkorreko Batzordearen ardura da elkargokideen prestakuntza eta birziklapen-beharrak aztertu eta horiei erantzutea. Halaber, bere eginkizuna da probintzia nahiz estatu mailako erakunde desberdinetatik elkargora iristen diren prestakuntza-eskaintzen berri ematea.

Batzorde honetan elkargokideen eskaerak aztertzen dira eta prestakuntzarekin zerikusia duten bestelako ikastaro, mintzaldi eta jarduera batzuk antolatu eta kudeatzen dira, gizarte-langile elkargokideen birziklapena eta prestakuntza teknikoa areagotzearren beren lanbide-gaitasunak ahalik eta ongien bete ditzaten, eta halaber, langabezia-egoeran dauden elkargokideak lan-merkatuan barneratu daitezen eta gaitasun handiagoz hornitu daitezen.

Kurtsoei buruzko programa zehatza kontsultazeko Azken Berriak atalara joan.

Comisión de Ética
Etika Batzordeak deontologia alorreko aholkuak ematen dizkio Gobernu Batzordeari, eta elkargokideen gatazka etikoko egoeretan orientabideak ematen ditu. Hilero elkartzen diren lau pertsonek osatzen dute, eta autoheziketa-lanak eta lanbidea gauzatzean gertatzen diren kasu errealen azterketa eta eztabaida-lanak gidatzen dituzte.

Lanbidearen etikarekin zerikusirik duten hitzaldi eta ikastaroak antolatzea ere bere eginkizunen artean dago. (Ikus ikastaroak).

Kode Deontologikoaren eta Etikoaren Kontsulta FITS (Etika profesionalaren saila)

Liburutegia
Batzorde honen eginkizuna Liburutegiko fondoak antolatu eta berritzea da, baita datu-basea informatizatzea ere.

realizado por themovie 2004
Webgune honek Erabilerreztasun Arauak bere I. mailan betetzen ditu
Nivel A de Conformidad con las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0  Nivel A Aprobado por Bobby WorldWide  Testeado por Cynthia!

[Logotipo]Colegio Trabajo Social Gipuzkoa Contacto

Desarrollado por THEMOVIE