Zer da
Gipuzkoako Gizarte Laneko Diplomatuen eta Gizarte Laguntzaileen Elkargo Ofiziala zuzenbide publikoko erakunde bat da, elkargokideen eta gizartearen zerbitzura dagoena.
Bere helburuak lanbidean nola jardun behar den arautzea eta gizarte langile eta laguntzaile guztien babes eta ordezkaritza-lanak egitea da.
Elkargo hau 1982. urtean sortu zen, Gizarte Laguntzaileen Elkargo Ofizialak eratzeko Legea onartu ondoren, baina Gizarte Laguntzaileen Gipuzkoako Elkarteak lehenagotik ere, 1962. urteaz geroztik, betetzen zituen kolektibo honen ordezkaritza-lanak.
Gizarte Lanetan Diplomadunen eta Gizarte Laguntzaileen elkargo ofizialen kontxeilu orokorraren barnean dago.
Helburuak
- Etika profesionala eta herritarren eskubide eta interesekiko errespetua zaintzea.
- Gipuzkoako lurraldean eta lege-esparruaren barruan, lanbidean nola jardun behar den finkatzea.
- Lanbidea egoki betetzen dela zaintzea, diziplina alorreko ekintzak ere barruan bilduz.
- Elkargokideentzat zerbitzu orokorrak eskaintzea, eta bereziki, lanbide-prestakuntza iraunkorra sustatzea.
- Elkargokideek erabiltzaileekin eta/edo lanbidea betetzen duten zerbitzuko arduradunekin izan ditzaketen arazo profesionaletan bitartekari-lanak egitea.
- Lanbidean intrusismoa eta konpententzia desleiala eragoztea.
|