[Logotipoa]Gizarte Laneko Elkargo Ofiziala
ELKARGOKIDEENTZAKO
MUGATUTAKO SARRERA
 
Cambiar a Castellano
Helbidea: Javier Barkaiztegi, 21 entslo. C 20010 Donostia Tel. 943 47 32 87 Fax. 943 47 30 70 E-mail: colegio@trabajosocialgipuzkoa.org
LanbideaElkargoaArgitalpenakLanaPrestakuntzaLoturakAzken Berriak
 
Aurkezpena
Zerbitzuak
Estatuak
Elkargoan Sartzeko Baldintzak
Gobernu Batzordea
Batzordeak
Erlazio Instituzionalak
 

V. TITULUA
GARAPENA. ELKARGOKO BITARTEKOAK
ETA EGINTZAK

96. artikulua.– Errekurtsoak.
1.– Batzar Orokorraren, Gobernu Batzordearen eta lehendakari edo dekanoaren egintzak Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Lanetan Diplomadunen eta Gizarte Laguntzaileen Lanbide Kontseiluaren aurrean errekurritu ahal dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen arabera.

2.– Elkargoko beste organoen egintzak Gobernu Batzordearen aurrean errekurritu ahal dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen arabera.

3.– Eskumenen eskuordetza erabiliz emandako egintzen aurka eskuordetza eman duen organoaren egintzei dagokien errekurtsoa jarri ahal izango da.

4.– Kide anitzeko organoen egintzak bertako kide batek errekurritu nahi baditu, horretarako epea dena delako erabakia hartu zen bileraren egunetik hasiko da kontatzen beti.

5.– Errekurtsoaren ebazpenak Elkargoko bidea amaitzen du. Horren aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango da, eskumen horri buruzko arauen arabera.

6.– Errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabetean ez bada berariazko ebazpenik jakinarazi, Administrazioaren isiltasunagatik ezetsi dela ulertuko da. Presuntziozko egintza Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen arabera eraenduko da.

97. artikulua.– Ekonomia eskubideak.
1.– Ekonomia eta ondare alorrean, Elkargoak ahalmen juridiko osoa du bere helburuak lortzeko, baita jardutekoa ere.

2.– Honako hauek osatzen dute Elkargoaren ekonomia eskubideak:

a) Elkargoan sartzeko ohiko kuotak, hala badagokio, eta aldiroko eta aparteko kuotak. Horien zenbatekoa eta aldirokotasuna Gobernu Batzordeak ezarriko ditu korporazioaren aurrekontuak onartzeko unean. Hala ere, Gobernu Batzordeak kuoten zenbatekoa berrikusi ahal izango du, baina berrikuspen hori Batzar Nagusiak sendetsi behar du hurrengo urteko aurrekontuak ezartzerakoan.

b) Agiriak emateagatik, sinadurak legezkotzeagatik eta irizpenak, laudoak eta antzekoak egiteagatik sortzen diren eskubideak.

c) Elkargokideentzako inprimakiak egiteagatiko eskubideak eta Elkargoko argitalpen eta edizioengatiko dirusarrerak.

d) Erakunde pribatu eta publikoek eskatuta, Elkargoko organoek zuzenean egiten dituzten irizpen eta txostenengatik edo peritu-jarduerengatik jasotako ordainsariak.

e) Elkargoaren ondareak sortutako interesak eta errentak.

f) Edozein eratako pertsona fisiko edo juridikok emandako dirulaguntzak, jaraunspenak edo dohaintzak.

g) Korporazioak jaso beharreko edozein sarrera.

98. artikulua.– Aurrekontuak.
1.– Elkargoak urtero izango du aurrekontu bat. Aurrekontua estimaziozkoa izango da, eta bertan jasoko dira urte natural bakoitzeko dirusarrera eta gastuak. Gobernu Batzordeak egin eta Batzar Nagusiak onartuko du.

2.– Unea iritsita, aurrekontu berria onartzeke badago, aurreko urtekoa luzatuko da, langileen alorreko xedapenen edo Gobernu Batzordeak hartutako erabakien ondorioz egin beharreko doikuntzak jasota. Dena den, aurrekontu hori behin-behinekoa izango da, Elkargoko aurrekontu berriak onartzen diren arte.

99. artikulua.– Auditoretza.
Elkargoko kontuen ekonomia-fiskalizazioa urtero egingo da. Gobernu Batzordeak berariaz egindako zozketa baten bitartez aukeratutako jarduneko bi kide arduratuko dira horretaz, eta egindako txostena hurrengo urteko lehenengo ohiko Batzar Orokorrean aurkeztuko da.

100. artikulua.– Lehendakari edo dekanoaren bitartekaritza.
1.– Lanbideko jarduerako erantzukizunak direla eta, elkargokide bati beste baten aurka edozein eratako jarduerak sustatzea edo prestatzea eskatzen bazaio, elkargokide horrek, une horretan, lehendakari edo dekanoarengana joko du, egoki baderitzo bitartekaritza lana egin dezan.

2.– Aurreko paragrafoan ezarritako beharraz aparte, lehendakari edo dekanoak bitartekaritza lana egingo du alderdi biek eskatzen diotenean.

realizado por themovie 2004
Webgune honek Erabilerreztasun Arauak bere I. mailan betetzen ditu
Nivel A de Conformidad con las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0  Nivel A Aprobado por Bobby WorldWide  Testeado por Cynthia!

[Logotipoa]Gipuzkoako Gizarte Elkargo Ofiziala Contacto

Desarrollado por THEMOVIE