[Logotipoa]Gizarte Laneko Elkargo Ofiziala
ELKARGOKIDEENTZAKO
MUGATUTAKO SARRERA
 
Cambiar a Castellano
Helbidea: Javier Barkaiztegi, 21 entslo. C 20010 Donostia Tel. 943 47 32 87 Fax. 943 47 30 70 E-mail: colegio@trabajosocialgipuzkoa.org
LanbideaElkargoaArgitalpenakLanaPrestakuntzaLoturakAzken Berriak
 
Aurkezpena
Zerbitzuak
Estatuak
Elkargoan Sartzeko Baldintzak
Gobernu Batzordea
Batzordeak
Erlazio Instituzionalak
 

VI. TITULUA
ESTATUTUAK ALDATZEA. DESEGITEA ETA LIKIDAZIOA

1. KAPITULUA
ESTATUTUAK ALDATZEA.

101. artikulua.– Baldintzak.
Estatutu hauek aldatzeko, nahitaezkoa izango da baldintza hauek guztiak betetzea:

a) Proposamena elkargokideen hamarren batek edo Gobernu Batzordeak berak egin behar du.

b) Aldatu nahi diren arauak eta eman nahi den idazkera berria adieraziko dira.

c) Berariaz deitutako Batzar Orokorrera agertutakoen gehiengo osoz onartu behar da aldaketa.

102. artikulua.– Prozedura.
1.– Aldaketa-proiektua Elkargoko Idazkaritzan aurkeztu ondorengo hilabetean, Gobernu Batzordeak estatutuak aldatzeko aparteko Batzar Orokorrerako deialdia egingo du, beti ere, aurreko artikuluko a) eta b) idatz-zatietan aipatutako baldintzak bete badira.

2.– Estatutuak aldatzeko, aurreko artikuluan aipatutako baldintzez gain, antolamendu juridikoak ezarritako gainontzekoak ere bete beharko dira.

103. artikulua.– Jardute-eremua.
Elkargoaren jardute-eremua aldatuz gero, ezinbestez aldatu behar dira estatutuak.

2. KAPITULUA
DESEGITEA ETA LIKIDAZIOA.

104. artikulua.– Araubide juridikoa.
1.– Desegiteko prozedura eta likidatzeko araubidea 18/1997 Legearen 31. eta 32. artikuluetan eta horiekin bat datozenetan adierazitakoak izango dira.

2.– Gobernu Batzordeak izango ditu likidazioari buruzko ahalmenak, eta Batzar Orokorrari emango dio horren berri, salbu eta likidatzeko legean beste zerbait adierazten bada.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.– Estatuko araudiaren izaera osagarria.
Estatutu hauetako 7. artikuluan aipatzen den araudian berariaz jasota ez dauden gaietan, Gizarte Lanetan Diplomadunen eta gizarte laguntzaileen lanbideari eta elkargoei buruz Estatuko xedapenek diotena aplikatuko da.

Bigarrena.– Gobernu Batzordea estatutu hauetan txertatzea.

1.– Estatutu hauek indarrean jartzean jardunean dagoen Gobernu Batzordeak indarrean jarraituko du, baina estatutu berrien arabera eraenduko da.

2.– Gobernu Batzordeko kide erdien berritzea Estatutu hauek indarrean jartzen diren unean jardunean dagoen Gobernu Batzordeko kide erdiei agintaldia amaitzen zaienean egingo da, eta irten beharreko kideak ordezkatuko dira.

3.– Gobernu Batzordeko kide guztiek kargua uzten badute, jarraian aukeratuko den Gobernu Batzordeak iraupen hau izango du:

a) Lehendakariorde edo dekanordeak eta bokal erdiek osatutako zatiak bi urteko iraupena izango du.

b) Beste erdiak, hau da, lehendakari edo dekanoak, diruzainak eta beste bokal erdiek osatutako zatiak, lau urteko iraupena izango du, estatutuetan aurreikusten den bezala. Bokalen kopurua bakoitia bada, zati honek besteak baino bokal bat gehiago izango du.

c) Geroago aukeratuko den a) idatz-zatiko zatiak lau urtez egongo da karguan, estatutuetan aurreikusten den bezala, salbu eta Gobernu Batzorde osoak kargua uzten badu.

4.– Xedapen gehigarri hau dela-eta sor daitezen zalantzak, hutsuneak edo interpretazioak ebazteko ahalmena ematen zaio Gobernu Batzordeari.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Kontseilua sortu arteko errekurtsoak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Kontseilua sortu arte, estatutu hauen arabera organo horri aurkeztu behar zaizkion errekurtsoak Gizarte Lanetan Diplomadunen eta Gizarte Laguntzaileen Elkargoen Estatuko Kontseilu Orokorrari aurkeztuko zaizkio.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra.– Indarrean jartzea.
18/1997 Legearen 33.5 eta 6 artikuluan zehazten den onarpen-agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko dira indarrean estatutu hauek.

realizado por themovie 2004
Webgune honek Erabilerreztasun Arauak bere I. mailan betetzen ditu
Nivel A de Conformidad con las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0  Nivel A Aprobado por Bobby WorldWide  Testeado por Cynthia!

[Logotipoa]Gipuzkoako Gizarte Elkargo Ofiziala Kontaktua

Desarrollado por THEMOVIE