[Logotipoa]Gizarte Laneko Elkargo Ofiziala
ELKARGOKIDEENTZAKO
MUGATUTAKO SARRERA
 
Cambiar a Castellano
Helbidea: Javier Barkaiztegi, 21 entslo. C 20010 Donostia Tel. 943 47 32 87 Fax. 943 47 30 70 E-mail: colegio@trabajosocialgipuzkoa.org
LanbideaElkargoaArgitalpenakLanaPrestakuntzaLoturakAzken Berriak
 
Aurkezpena
Zerbitzuak
Estatuak
Elkargoan Sartzeko Baldintzak
Gobernu Batzordea
Batzordeak
Erlazio Instituzionalak
 

AGINDUA, 2000ko irailaren 4koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Gizarte Lanetan Diplomadunen eta Gizarte Laguntzaileen Gipuzkoako Elkargo Ofizialeko estatutuak onartzen dituena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuak, zeina abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bitartez onartu baitzen, 10.22 artikuluan, eskumen osoa ematen dio Euskal Autonomia Erkidegoari lanbide-elkargoen eta titulua behar duten lanbideetako jardueren alorrean, Espainiako Konstituzioaren 36. eta 139. artikuluen kalterik gabe.

Eskumen hori erabiliz, Tituludun Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko 18/1997 Legea eman zen azaroaren 21ean. Lege horretako 33. artikuluak dioenez, elkargoen estatutuak eta horien aldaketak Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari jakinarazi behar zaizkio, legezkoak direla egiaztatu ondoren, behin betiko onarpena eman diezaien. Agindu baten bitartez egingo da hori, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, estatutuekin batera. Halaber, Agindu hori titulua behar duten lanbideen erregistroan sartuko da.

Gizarte Lanetan Diplomadunen eta Gizarte Laguntzaileen Gipuzkoako Elkargo Ofizialeko estatutuak legearekin bat datozela egiaztatuta, Tituludun Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legeak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, hauxe.

EBATZI DUT :

1. artikulua.– Onartzea.
Gizarte Lanetan Diplomadunen eta Gizarte Laguntzaileen Gipuzkoako Elkargo Ofizialeko estatutuak onartzea.

2. artikulua.– Argitaratzea.
Titulua behar duten lanbideen erregistroa formalki eratzen denean, Gizarte Lanetan Diplomadunen eta Gizarte Laguntzaileen Gipuzkoako Elkargo Ofizialeko estatutuak bertan sartzea.

3. artikulua.– Erregistratzea.
Ordenar la inscripción de los Estatutos del Colegio Oficial de Diplomados en Trabajo Social y Asistentes Sociales de Gipuzkoa en el Registro de Profesiones Tituladas en el momento en que éste sea constituido formalmente.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA.– ERAGINA.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko irailaren 4a.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

GIZARTE LANETAN DIPLOMADUNEN ETA GIZARTE LAGUNTZAILEEN GIPUZKOAKO ELKARGO OFIZIALAREN ESTATUTUAK 2000 (TITULUDUN LANBIDEEI ETA PROFESIONALEN ELKARGO ETA KONTSEILUEI BURUZKO EUSKO LEGEBILTZARRAREN AZAROAREN 21EKO 18/1997 LEGEARI EGOKITUAK.

realizado por themovie 2004
Webgune honek Erabilerreztasun Arauak bere I. mailan betetzen ditu
Nivel A de Conformidad con las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0  Nivel A Aprobado por Bobby WorldWide  Testeado por Cynthia!

[Logotipoa]Gipuzkoako Gizarte Elkargo Ofiziala Kontaktua

Desarrollado por THEMOVIE