Estatu mailan, Elkargoak Gizarte Lanetan Diplomadunen Kontseilu Orokorrean parte hartzen du eta era honetan antolatzen ditu harremanak estatuko beste Elkargoekin.
Euskal Herri mailan, lanbidearentzat interesgarri jotzen diren gaietaz jarraitu beharreko ildoak lantzeko E.A.Eko Elkargoak maiz biltzen dira eta partaidetzarako dauden erakunde ezberdinetan ordezkapen instituzionala ere antolatzen da.
Beste aldetik, parte hartzen dugu:
- Gizarte Ongizateko Euskal Kontseiluko Batzarrean eta Batzorde ezberdinetan:
- Gizarteratzeko Batzorde Iraunkorra.
- Haurtzaroaren Batzorde Iraunkorra
- Hirugarren Adineko Batzorde Iraunkorra
- Pasadizoko eta bizitokirik gabekoen arloko Batzorde Iraunkorra
- Familiaren Sektoreko Batzorde Iraunkorra
- Eusko Jaurlaritzako Drogamenpekotasunen Aholku Kontseilua.
- Eusko Jaurlaritzako Herritar etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroaren barnean, Gizarte Baliabideen, Osasunaren eta Etxebizitzaren Batzordean parte hartzen dugu
- Donostiako Udaleko Gizarte Ongizateko Udal Kontseiluan eta Batzorde ezberdinetan:
Ekintza Komunitarioa, Haurtzaroa,Prebentzioa eta Familiako Batzordea, Ezgaitasun Batzordea, Gizarte Bazterketarako Batzordea eta Hirugarren Adineko Batzordea.
|