Liburutegia
Liburutegiak, gaur egun, ale asko ditu liburu eta bestelako argitalpenen artean, 15 familia arabera sailkaturik: drogamenpekotasunak, elbarritasunak, gizarte bazterkeria eta gizarteratzea, adingabeak, emakumea, osasuna, legeak, gizarte lankidetza eta boluntariotzako etika eta baloreak, senitartea, gidaliburuak, ihardunaldiak, hezkuntza eta beste gaiak.
Liburutegiak mailegu-zerbitzu bat eskaintzen die elkargokideei, baina gehienez ere lau ale atera ahal izango dira hamabost egunen barruan.
Bere ordutegia astelehenetik ostiralera bitartekoa da, 10etatik 13etara, eta astelehenetan 17etatik 19etara (neguko ordutegia). Ordutegi horretatik kanpora beharrezkoa izango da Idazkaritzan aurrez hitzordua eskatzea.
Aholkularitza Juridikoa
Elkargoak aholku juridikoak ematen dizkie elkargokideek egiten dituzten galderei, lan arlokoak izan nahiz administrazio-prozedurakoak izan, edo baita ere, lanbidea gauzatzeari buruzkoak, etab.
Horretarako Kontseiluko Aholkularitza Juridikoaren laguntza jasotzen du, eta egoki iritziz gero, adituei kontsultak egiteko aukera ere badu.
Ikus Agiri Gunea: www.siis.net
Ikus lege bilatzailearen orrialdea: www.juridicas.com
Deontologia
Elkargoak, bere deontologia-batzordearen bitartez, gai horrekin zerikusia duten zalantzen inguruko aholkuak ematen ditu, eta lanbidean etikaz jardutearekin loturik gizarte zerbitzuen erabiltzaileek eta gizarteak -oro har- agertzen dituzten kexak bideratzen ditu.
Prestakuntza Iraunkorra
Elkargoak kolektiboaren prestakuntza-beharren berri jaso eta gai interesgarriei buruzko mintegi eta hitzaldien programazio berezi bat prestatu ohi du urtero.
Lan Poltsa
Elkargoak enplegu-eske dabiltzan profesionalen fitxategi eguneratu bat du, administrazio eta erakunde pribatuen lan-eskaintzei erantzuteko.
Halaber, Administrazioak lehiaketara ateratako lanpostuen epaimahaietan parte hartzen du.
Aholkularitza eta Informazioa
Elkargoak aholkularitza eta informazioa eskaintzen die elkargokide guztiei liburutegiak duen ordutegi berean.
Hilero zirkular bat bidali ohi da eta bertan, barne-antolamendu, lan, prestakuntza, lege, bibliografia eta gai orokorretako azken berri guztiak biltzen dira. |